43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 611., 612., 613. eta 644. lurzatietan. Hasierako onespena

Otsailaren 10eko 16/2021 Ebazpenaren bidez, Alkatetzak hasiera batez onetsi zuen Etxauriko 2. poligonoko 611., 612., 613. eta 644. lurzatien xehetasun-azterketa, Luis Olza Donazarrek eta beste batzuek sustatuta.

Aditzera ematen da, bizilagunek eta gainerako interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten Udal Idazkaritzan, eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Etxaurin, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2102356