42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Udal ordenantza, Ikasketetarako laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2021eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ikasketetarako laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Longidan, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2102370