42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen 2021eko ekitaldirako aldatzea hautetsiek dietak direla-eta jasotzen dituzten zenbatekoak. Hori guztia, arau hauei jarraituz: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75 eta 75 bis) artikuluak, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (toki-korporazioetako kideen dedikazio eta ordainsariei dagokienez) eta Sektore publikoaren esparruko ordainsarien arloan premiazko neurriak onesten dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege-dekretuaren 18. artikulua. Hona hemen:

Dietak:

–Alkatea: 3.131,00 euro urtean.

–Zinegotzigo delegatuak: 3.131,00 euro urtean.

–Zinegotzigo sinpleak: 506,00 euro urtean (KPIren arabera goititua).

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2102102