42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko otsailaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan, apartatu bat gehitzeko lurzoruaren erabilera eta aprobetxamendu berezian, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ezartzeagatik.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Esan, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2102210