40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2021eko lan egutegia

Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran onetsi zuen 2021eko lan egutegia.

Ondotik aipatuko den egutegia ezartzeko Politika Ekonomiko, Enpresari eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 217/2020 Ebazpena eta 819/2020 Ebazpena, azaroaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana izan dira kontuan.

–Urtarrilaren 1: Urte Berria.

–Urtarrilak 6: Errege eguna.

–Otsailak 5: Inauteri eguna.

–Martxoak 19: San Jose.

–Apirilak 1: Ortzegun Santua.

–Apirilak 2: Ortziral Santua.

–Apirilak 5: Pazko astelehena.

–Maiatzak 1: Lanaren eguna.

–Uztailak 7: San Fermin eguna.

–Abuztuak 16: Herriko bestak.

–Abuztuak 17: Herriko bestak.

–Irailak 27: Gudarien eguna.

–Azaroak 1: Santu guztien eguna.

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduak 8: Sortzez Garbia.

–Abenduak 24: Gabon gaua.

–Abenduak 25: Eguberri eguna.

–Abenduak 31: Urte zahar.

Honela, Arantzako Udaleko urteko lanaldia 1.592 lanordukoa izanen da, honela banaturik:

a) Orobat, baliogabeak izanen dira larunbat, igande eta Udalerako ezarritako jaiegunak.

b) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

c) Udal bulegoan jendaurreko arreta ordutegia astelehenetik ortziralera 10:00tik 13:00etara izanen da.

Arantzan, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2101903