39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Unibertsitateko, Berri-kuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Jesús Ángel Olóriz Larrea jauna, Konfiantzaren eta Eten Digitalaren Ataleko burua. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzen-daritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jesús Ángel Olóriz Larrea jauna, Konfiantzaren eta Eten Digitalaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Tele-komunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan. Kargu uzteak 2021eko otsailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan emanen duen azken eguna 2021eko otsailaren 8a izanen da.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagu-siari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2102045