39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Gloria Elgorriaga Aranaz andrea Nafarroako osasun mentalaren arloko ekintza soziosanitarioko Planaren koordinatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Gobernuak, ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Nafarroako Arreta Soziosanitarioko Foru Plana. Plan hori Nafarroako Gobernuaren 1999ko abenduaren 13ko Akordioaren bidez sortutako prestaketa batzordeak egin zuen.

Erabakiak agindu zien Osasun Departamentuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari fase pilotu bat abian jartzeko beren baliabideak erabiliz, planean berean ezartzen den bezala, planaren aplikazio osoa egoki baloratzeko, haren osagaiak gauzatzearen kostua zuzen ezartzeko eta arreta soziosanitarioaren eskaera erreala zehazteko. Horretarako, abuztuaren 21eko 284/2000 Foru Dekretuaren bidez (foru dekretu hori, gero, martxoaren 26ko 73/2001 Foru Dekretuak aldatu zuen), Planaren koordinatzaile postua sortu da. Koordinatzaileari egokituko zaio aipatu planean aurreikusitako fase pilotua lehentasunez diseinatzea, zuzentzea eta ebaluatzea.

Horrenbestez, Osasuneko zuzendari nagusiak eta Eskubide Sozialetako zuzendari nagusiak batera proposaturik,

AGINTZEN DUT:

1.–Gloria Elgorriaga Aranaz andrea Nafarroako Osasun mentalaren arloko ekintza soziosanitarioko Planaren koordinatzaile izendatzea, martxoaren 26ko 73/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen abuztuaren 21eko 284/2000 Foru Dekretuan ezarritako baldintzetan.

2.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2102600