39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, “Biota” 58,7 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaerari buruzkoa

Gobernuaren Aragoiko Azpiordezkaritzako eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalak,

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, “Biota” izeneko 58,7 MW-eko haize-parkearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Parque Eólico Biota SLU, helbidea duena Marqués de Villamagna 3, 5. solairuan (28001 - Madril).

–Eskaeraren xedea: “Biota” 58,7 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimena eman eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, bakoitza bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo funtzional horiei, bakoitzari dagokion zatian, zuzenduta aurkeztuko dira Gobernuaren Aragoiko Azpiordezkaritzan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50003 - Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña).

–Instalazioen deskribapena: Proiektuko haize-parkea Biotako eta Uncastilloko udal-mugarteetan (Zaragoza) kokatuko da, eta energia ateratzeko azpiegiturak udal-mugarte hauek ukituko ditu: Uncastillo, Castiliscar, Sos del Rey Católico (Zaragoza) eta Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas eta Erriberri (Nafarroa).

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

  • Haize-parkea: 20 haize-sorgailu, 2,935 MW-ekoak; 115 metroko altuera dute abatzek eta 170 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 58,7 MW-ekoa da, elkarkonektatzeko 30 kV-eko lineekin.
  • 30/220 kV-eko Biota TAE: Transformazio azpiestazioa, 65 MVA-ko 220/30 kV-eko potentziako transformadorea.
  • 220 kV-eko GTAL, BIOTA TAE-CORRALES TAE: 220 kV-eko aireko linea, 34.461 metroko luzerakoa eta 402-AL1/52-ST1A eroalea (LA-455 CONDOR).
  • -220 kV-eko CORRALES TAE: Azpiestazio elektrikoa, aterpez kanpoko linea konbentzionaleko bi posiziorekin (AIS) eta aterpez kanpoko transformadore konbentzionaleko 65 MVA-ko posizio batekin (AIS).
  • 220 kV-eko GTAL, CORRALES TAE-200 kV-eko PROMOTORES OLITE TAE: 220 kV-eko aireko linea, 14.839 metroko luzerakoa, eta LA 455 CONDOR eroalea.
  • 220 kVeko PROMOTORES OLITE TAE: Azpiestazio elektrikoa, aterpez kanpoko aireko linea konbentzionaleko bi posiziorekin (AIS), aterpez kanpoko aireko eta lur azpiko linea konbentzionaleko posizio batekin (AIS) eta aterpez kanpoko transformadoreko posizio batekin (AIS), Biota, Corrales, Linte, Jenáriz, San Marcos I haize-parkeetatik eta Araiz eguzki planta fotovoltaikotik energia ateratzeko, 220 kV-eko goi tentsioko aireko linea baten bidez.
  • 220 kV-eko GTAL, PROMOTORES OLITE TAE-220 kV-eko OLITE TAE: 220 kV-eko aireko linea, 288,7 metroko luzerakoa eta LA-280 eroalea, energia ateratzeko punturaino (REErena).

–Aurrekontu zenbatetsia:

  • Haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura: 105.657.852,12 euro.

–Xedea: Energia elektrikoa sortzea haize-parke baten bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain. jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azter daitezen proiektu, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, eta, beraz, ingurumen arloko agiriak nahiz agiri tekniko guztiak, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50071 - Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña), edo esteka honen bidez:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Egokitzat jotzen diren alegazioak arlo honetan aurkezten ahalko dira euskarri fisikoan idatziz, Gobernuaren ordezkaritza horren Erregistro Orokorrean edo Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez https://rec.redsara.esedo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduetan, egokitzat jotzen diren alegazioak, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Nafarroan, 2021eko otsailaren 1ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2101937