39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, taxi-bonuaz baliatuta dirulaguntzak emateko mugitzeko desgaitasun larriak dituztenei. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 548245.

2021eko otsailaren 8ko Alkatetzaren 81/2021 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak: onuradunak izan daitezke dirulaguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsonak, baldin eta deialdiaren 5. puntuan aurreikusten diren inguruabarretan badaude.

Bigarrena.–Xedea: garraiobide alternatibo eta irisgarria eskaintzea garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun larriak dituzten pertsonei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Zizur Nagusian mugikortasun-urritasun larriak dituztenentzat ordezko garraiobide irisgarri bat eskaintzeko, bono-taxia erabiliz, dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak. 2021. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 600 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: deialdi hau indarrean dagoen bitartean aurkezten ahalko da, 2021. urtean zehar, alegia.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2102168