39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

2. poligonoko 509. herri-lurzatiaren okupazioa eta baldintza-agiria. Jendaurrean jartzea

Untzitibarko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez, hasiera batean onetsi zuen Untzitibarko katastroko 2. poligonoko 509. lurzatiko herri-lurraren okupazioari buruzko espedientea, telefoniako instalazioak lur azpitik bideratzeko Urrotz-Hiriko, Itzagaondoko eta Untzitibarko udal-mugarteetan. Halaber, hasiera batez onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Untzitin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Kudeaketa Batzordeko burua, José Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2102142