39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROTZ

Ilunbeta tokiko ehiza-barrutia berritzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Errozko (Arakil) udal bulegoetan Ilunbeta tokiko ehiza barrutia berritzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Aizkorbe (Arakil), Errotz, Izurdiaga, Etxeberri, Irurtzun, Gulina, Aginaga eta Sarasate.

Errotzen, 2020ko azaroaren 9an.–Barrutiaren titularra eta kontzejuko burua, Javier Ortega Avila.

Iragarkiaren kodea: L2101518