39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2021 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Kirol Federazioek kontaktu edo oposizioko kirolen txapelketa ofizial autonomikoak, Nafarroako kirol federazioek antolatuak, hasteko egutegia. Egutegia Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 26ko 48/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen, haren bidez baimena eman baitzen kontaktu edo oposizioko kirol txapelketa ofizial autonomikoak egiteko, Nafarroako Kirol Federazioek antolatuta.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 26ko 48/2021 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen kontaktu edo oposizioko kirolen txapelketa ofizial autonomikoak egiteko, Nafarroako kirol federazioek antolatuak, eta ezarri zen zein egunetan hasiko ziren.

Ebazpen horrekin bat, baimena ematen zen kontaktu edo oposizioko kirolen txapelketa ofizial autonomikoak egiteko, bai taldekoak bai banakoak, Nafarroako kirol federazioek antolatuak, eta horiek hasteko egunak ezarri ziren.

Horrela, aurreikusirik zegoen senior eta junior kategorietako edo baliokideetako txapelketak 2021eko otsailaren 12tik aurrera hastea. Eta, pixkanaka, mailaz maila, gainerako txapelketak emanen zitzaien hasiera.

Ebazpenak aurreikusi zuen, halaber, hasteko egun horiek beteko zirela egoera epidemiologikoaren arabera eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko osasun-agintaritzak har zitzakeen neurriak.

Nolanahi ere, Nafarroan, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren joera beheranzkoa bada ere kutsatze berriei dagokienez, ospitaleetako presioa ez da modu berean apaltzen ari, eta arrisku oso altuko balorazioa mantentzen da.

Hori guztia dela eta, Osasun Departamentuak iragarri du beste bi astez luzatuko direla prebentziorako berariazko neurriak. Beraz, berrikusi eta aldatu behar dira aurreikusitako data horiek, kontaktu edo oposizioko kirolen txapelketa ofizial autonomikoak, Nafarroako kirol federazioek antolatuak, hastekoak alegia.

Edozein kasutan egungo osasun egoerak ahalbidetzen du kategoria zehatzetako txapelketak hastea. Ebazpen honetan, hortaz, egutegi berri bat jasotzen da, eta zehazten zein diren 2021eko otsailaren 12tik aurrera has daitezkeen txapelketak, bai eta zein den horien kirol modalitatea eta kategoria.

Gainerako kategorietan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera, Nafarroako Kirolaren Institutuak pixkanaka eta espresuki adierazita baimenduko du txapelketen hasiera.

Azkenik, bere horretan mantentzen dira txapelketak antolatzen dituzten kirol federazioei eskatzen zaizkien baldintza guzti-guztiak, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 26ko 48/2021 Ebazpenean ezarritakoak, eta txapelketak egin aurretik bete beharko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafarroako Kirol Federazioek kontaktu edo oposizioko kirolen txapelketa ofizial autonomikoak, Nafarroako kirol federazioek antolatuak, hasteko egutegia. Egutegia Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 26ko 48/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen, haren bidez baimena eman baitzen kontaktu edo oposizioko kirol txapelketa ofizial autonomikoak egiteko, Nafarroako Kirol Federazioek antolatuta.

Txapelketak hasteko egutegi berria ebazpen honen eranskinean dago. Nafarroako Kirolaren Institutuak, zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez, pixkanaka baimentzen joanen da ebazpen honen bidez baimentzen ez diren gainerako txapelketen hasiera.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 26ko 48/2021 Ebazpenaren I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako gainerako baldintza eta betebeharrek indarra izaten segitzen dute.

Nolanahi ere, txapelketak hasteko egunak aldatu edo bertan behera uzten ahalko dira, egoera epidemiologikoaren arabera eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak hartzen dituen neurrien arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horrez gain, informazioa emateko xedez, ebazpen hau Nafarroako Kirolaren Institutuaren webgunean argitaratuko da, eta, gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuaren sare sozialetan eta hedabide orokorretan zabalduko da.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirolaren Zuzendariordetzara eta Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

ERANSKINA

Kontaktu edo oposizioko kirolen txapelketa ofizial autonomikoak, Nafarroako kirol federazioek antolatuak, hasteko egutegia

2021eko otsailaren 12tik aurrera egiten ahalko dira honako txapelketa hauek:

–Futbola:

  • Gizonezkoen lehen mailako txapelketa autonomikoa.
  • Emakumezkoen lehen mailako txapelketa autonomikoa.
  • Preferentea.
  • Emakumezkoen senior kategoriako areto-futbola.

–Saskibaloia:

  • Gizonezkoen senior kategoriako Nafarroako Txapelketa.
  • Emakumezkoen senior kategoriako Nafarroako Txapelketa.

–Errugbia:

  • Gizonezkoen senior kategoriako Nafarroako Txapelketa.

–Arte martzialak eta borroka kirolak:

  • Nafarroako Senior Txapelketa.

Nafarroako Kirolaren Institutuak, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera, baimena emanen du gainerako kirol modalitate eta kategorietako txapelketak hasteko.

Iragarkiaren kodea: F2102303