38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 12. lurzatiarena. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 12. Lurzatiarena, Felipe Villares Otheguyk sustatua.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edonork aukera izan dezan txostena ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Urdazubin, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2101967