38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa UC-7 unitatean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Gobernu Batzarraren 2021eko urtarrilaren 26ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Tafallako HAPOko UC-7 unitatearena, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua, eraikinaren gehieneko lerrokadurak finkatzeko, “Marqués de la Real Defensa” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa (HLHI) handitu ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. Artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2021eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2101961