38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa 8. arauan, Udaleko haur eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, 2021eko otsailaren 4an, hasiera batez onetsi zuen honako erabaki hau:

Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko urtarrilaren 28an 8. araua aldatzeko proiektua, erabakitzen da 8. araua aldatzea, Udaleko Haur Eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena, xedapen iragankor bat txertatuz, honako eduki honekin:

–Xedapen Iragankorra.

2021-2022ko ikasturterako, Iruñeko Udalak eskolatze-tarifak murriztuko dizkie seme-alabak Udalaren Haur Eskoletan eskolatzen dituzten familiei, halako moduan non ez baitute ordaindu beharko kontzeptu horrengatik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen tarifa.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206–, hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2101966