38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Hirigintzako araudia aldatzea, lurzoru urbanizaezinean etxolak eraikitzeari dagokionez

Udalak, 2021eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, gehiengo osoaren erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen: “Hasiera batez onestea honako izenburua duen agiria ‘Aldaketa puntuala Lodosako Arau Subsidiarioetan, 42.1 artikulua, arau orokorrak’, Lodosako Udalak sustatua, Loperena Portillo Arquitectos SLko Luis Turiel Díaz arkitektoak idatzia, 2020ko abenduan (2644 sarrera, 2020-12-22koa), lurzoru urbanizaezinean etxolak eraikitzeko baldintza berriak ezartzeko xedez, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76. artikuluan 49.2.e artikuluari dagokionez, xedatutakoarekin”.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2102095