38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 9. poligonoko 264. lurzatian. Hasierako onespena

Berako Udaleko Alkateak, otsailaren 1ean emandako 14/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 9. poligonoko 264. lurzatirako (Geltoki karrika, 7), Isabel Pagola Igoak sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, alegazioak aurkez ditzaten.

Beran, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2101921