38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Partez etetea 12. ordenantza fiskala, zeinak arautzen baititu herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen partez etetea 12. ordenantza fiskala, hau da, Jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza, espazio publikoa mahaien, aulkien, mahai hankabakarren eta abarren bidez okupatzeari buruzko tasak bertan behera uzteari dagokionez, alarma-egoerak ostatuan eragiten dituen ondorio negatiboak arintzen laguntzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Bertan behera geldituko dira honako tasa hauek, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

I. epigrafea.

–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak –mahaiak eta aulkiak (terrazak).

–Mahai hankabakarrak estali gabeak, urtarriletik apirilera eta azarotik abendura (neguko denboraldia), m² bakoitzeko.

–Mahaiak eta aulkiak (terrazak), mahai hankabakarrak estali gabeak, maiatzetik urrira (udako denboraldia), m² bakoitzeko.

–Antzeko beste instalazio batzuk (upelak, mahai garaiak, aulki garaiak etab.) m² eta urte bakoitzeko.

–Mahai hankabakarrak, estaliak, m² bakoitzeko.

Etetea 2020ko ekitaldirako ezarri da, eta 2021erako berriro aztertuko da egoera koiunturala.

Barañainen, 2021eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2101957