38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza ordenantzan. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2021eko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Udal Plan Orokorreko eraikingintza ordenantzaren 63. artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2101916