2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Aldaketa, zaborrak bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Araxesgoieneko Zaborren Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko urriaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Zaborrak bildu eta tratatzeko tasak” izenburuko 6. artikuluaren aldaketa, Araxesgoieneko Mankomunitateko zaborra bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2020ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratuta. Inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Araitzen, 2021eko urtarrilaren 29an.–Burua, Jose María Amundarain Aranalde.
ALDAKETA, ARAXESGOIENEKO MANKOMUNITATEKO ZABORRAK BILDU ETA TRATATZEKO TASA ETA ESKUBIDEAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN. BEHIN BETIKO ONESPENA
Zaborrak bildu eta tratatzeko tasak
6. artikulua. Ordenantza honek ezarri eta araututako tasak zatiezinak dira, eta tarifa hauen arabera jasoko dira, BEZa barne dela:
b tarifa. Tarifa arrunta: etxebizitza partikularrak, urtean behin.
c tarifa. Tarifa mistoa: etxebizitza, merkataritzako lokala duena.
d tarifa. Tarifa berezia: lantegiak, tabernak, jatetxeak etab.
b tarifa. 61,12 euro, urtean.
c tarifa. 99,14 euro, urtean.
d tarifa. 135,20 euro, urtean.
Iragarkiaren kodea: L2101498