35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuak, 2021eko urtarrilaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Oses.

Iragarkiaren kodea: L2101455