35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2021eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa San Adriango Udalaren eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terraza-beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren xedapen iragankorrean. Hona hemen aldaketaren testua:

“XEDAPEN IRAGANKORRA

2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2021eko abenduaren 31ra arte, tasak kentzen dira zoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik, terrazak eta beladoreak, eguzkitakoak, alboetako babesgarriak, itxiturak, argiak, berotzeko ekipamenduak, lore-askak edo bestelako hiri-altzari eramangarri eta desmuntagarriak nahiz mostradore eramangarriak jarriz”.

Aldaketa jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa.

San Adrianen, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2101453