35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2021eko aurrekontua betetzeko oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2021eko otsailaren 4an onetsi zuen aldaketa Iruñeko Udalaren 2021eko aurrekontua betetzeko oinarriena.

Indarra duten xedapenak betez, PRES_MOD/2021/1 espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Espedientea kontsultatzeko interesa dutenek aurretiko hitzordua eskatzeko emandako telefonora deitu beharko dute. Behin aipatu epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Enrique Maya Miranda, alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2101965