35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena eta lehengo hasierako onespenaren deuseztapena

Leozko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Aurrekontua eta oinarriak hasiera batez onesteko erabaki hori 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n.

Egun berean, 2020ko abenduaren 31n, alegia, 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duena, eta lege horretan, besteak beste, honako hau arautzen da: “osoko bilkurak tresna bat jaso dezala exekuzio oinarrietan (toki entitatearen aurrekontuarekin batera onesten direnak), organo horren eskumenekoak diren aurrekontu aldaketak tramitatu eta indarrean jartzekoa, aurrekontuaren onespenerako erabiltzen denaren parekoa baino arinagoa”,

Udal honetako idazkari kontu-hartzaileak, 2021eko urtarrilaren 22an eman txosten batean, ohartarazi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarriak hasiera batez onarturik zeudela, eta jendaurreko aldian, eta ez zirela, beraz, indarrean sartu. Urtarrilaren 27an, osoko bilkura egiten den egunean, egoera berean gaude, eta unera arte ez da jaso alegazio idazkirik edo ekarpenik Udal honen erregistroan, hasiera batez onetsiriko betearazteko oinarriei dagokienez.

Horiek horrela,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Eraginkortasunik gabe uztea Udalak 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batez onestekoa Leozko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura urte berean betearazteko oinarriak, aurrekontua betearazteko oinarrien hasierako onespenari dagokionez, bakar bakarrik.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, espedientean jasorik dagoen dokumentazioarekin bat.

Hirugarrena.–Hamabost egun baliodunean jendaurrean jartzea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien testua, iragarkia argitaratu eta gero Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan, dagokion dokumentazioa herritarren eskura jarririk, epe horretan interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2101430