35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan da, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi dira 2021eko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2020ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 4an.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: idazkaria, Eulateko eta Aranaratxeko udalekin partekatua.

  • Ordainsariaren maila: A.
  • Bateraezintasuneko osagarria: %35,00.
  • Lanpostuko osagarria: %13,72.
  • Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10,00.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Lanpostua: administrari laguntzailea, Eulateko eta Aranaratxeko udalekin partekatua.

  • Ordainsariaren maila: D.
  • Lanpostuko osagarria: %15,00.
  • Mailako osagarria: %12,00.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Izenen zerrenda

a) Idazkaria: Sara Lana Cambra.

Egoera: hutsik. Maila: A.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 1996ko abenduaren 4a.

b) Administrari laguntzailea: Yoana Pérez García.

Egoera: hutsik. Maila: D.

Administrazio-kontratuduna.

Sarrera data: 2014ko urtarrilaren 1a.

Larragoan, 2021eko urtarrilaren 18an.–Udalburua, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2101482