35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12E/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Biodibertsitatearen Zerbitzu-ko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona «PI Sesma 2» maniobra zentro automatizatuaren proiektuari, Sesmako udal mugartean (Nafarroa) zirkuitu bikoitzeko linea mistoa (13,2 kV) instalatzeko INGETEAM enpresarentzat. Proiektuaren sustatzailea INGETEAM POWER TECHNOLOGY SA da.

2020ko urriaren 21ean, Biodibertsitatearen Zerbitzuak goian aipatutako espedienteko ingurumen ukipenetarako baimenaren eskaera jaso zuen. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean dago. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipeneta-rako baimenak barne hartuko dituela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerak ere, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketa aireko eta lurpeko linea berri bat jartzean datza. Linea zirkuitu bikoitzekoa izanen da (13,2 kV), eta «Cárcar-Lodosa» goi tentsioko linearen 285. euskarritik El Juncarillo poligonoan dauden INGETEAM POWER TECHNOLOGY SA instalazioen barruko transformazio zentro berri bateraino. Linea berriak 350 m inguru izanen ditu; 3 euskarri berri eta hiru bao dituen aireko tartea, eta 50 m inguruko lurpeko tartea.

«Cárcar-Lodosa» goi tentsioko linearen 285. euskarriaren ordez, zirkuitu bikoitzeko beste linea bat jarriko da, linea nagusi horretako eroaleekin paraleloan. Horri esker, deribazioa instalazioekiko perpendikularki aterako da, zirkuitu bikoitzeko linea bat eramanez (joateko zirkuitu bat, eta bueltako beste bat). Aldi berean, deribazioaren beraren bidez, linea nagusiarekiko jarraitutasuna mantentzen da. Airetik lurpera igarotzeko euskarria (504. euskarria) INGETEAMen instalazioen parean dago, bertara iristeko errepideko zabalgune handi batean. Euskarri horretatik, lineak 50 metro inguru jarraitzen du lurpean; aipatutako sarbidea gurutzatzen du, eta, hiri lurzoruan/lurzoru urbanizagarrian, fabrikako zelaigunean sartzen da, transformazio zentro berria hornitzeko.

Azken baoak –lehen, airetik lurpera igarotzeko euskarria– Las Pilas sakana zeharkatzen du. Bao horren euskarriak (503.a eta 504.a) Sesmako 4. poligonoko 157. lurzatian daude, sakanaren ibilguaren eta ertzen ere-muan.

Lurpeko zatiak industrialdera iristeko errepidea gurutzatzen du, zeina, zolatuta badago ere, «El Juncarilloko iraganbidea» izeneko abelbidearen zati bati baitagokio. Era berean, 504. euskarriak errepide horrekin egiten du muga, eta, beraz, baita aipatutako abelbidearekin ere.

Las Pilas sakanaren ertzek ingurumen balioa dute, batez ere ibilgu horren hezetasunari eta gazitasunari lotutako intereseko belar habitatak daudelako.

Proiektuak hainbat neurri proposatzen ditu linea berriari eta euskarriei dagokienez, abifaunaren elektrokuzio eta talka arriskua prebenitzeko.

Talka egiteko arriskuari dagokionez, proposatzen da hegaztiak babes-teko balizak jartzea linea berriaren aireko tarteko eroaleetan.

Elektrokuzio arriskuari dagokionez, proiektuak hainbat neurri propo-satzen ditu. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: amarratze eta deribazio isolatzaileak erabiltzea, gutxienez metro bateko isolamendukoak (esekidurakoak, 0,7 metrokoak); babes edo maniobra elementuak alderantzikatuta jartzea, euskarrien burualdetik behar besteko distantziara; amarratze eta deribazio zubiak forratzea; grapak estaltzekoa eta tentsioko elementuak –hala nola lotzeko eta eusteko grapak, autobalbulak eta terminalak– babesteko antzeko sistemak instalatzea.

2020ko azaroaren 13an, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak proiektuaren aldeko txostena eman zuen, Nafarroako abelbideak babesteari dagokionez.

Espedientean Sesmako Udalaren aldeko txostena jaso da. Lurraldearen Antolamenduaren Atalak txostena egin du, 2020ko abenduaren 28an, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aurkeztutako dokumentazioan jasotako neurri zuzentzaileak kontuan hartuta, Ingurumen Eraginaren Atalak proiektuaren aldeko txostena egin du, eta neurri gehigarriak proposatu; bereziki, Las Pilas sakanaren ertzetako landaredia babesteari buruzkoak.

Espedientean dauden txostenak ikusita eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea «PI Sesma 2» maniobra zentro automatizatuaren proiektuari, Sesmako udal mugartean (Nafarroa) zirkuitu bikoitzeko linea mistoa (13,2 kV) instalatzeko. Proiektuaren sustatzailea INGETEAM POWER TECHNOLOGY SA da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Ingurumenaren arlokoak:

• 503. euskarria eta 504. euskarria (airetik lurpera igarotzeko euskarria) Las Pilas sakanaren ertzetatik 5 metro ingurura kokatuko dira, ibilgu horren ertzetan hazten diren landare higrofiloei eragin gabe.

• Sustatzaileak abifaunaren elektrokuzio arriskua prebenitzeko propo-satu dituen neurriak beteko dira; honako hauek, bereziki: amarratze eta deribazio isolatzaileak erabiltzea, gutxienez metro bateko isolamendukoak (esekidurakoak, 0,7 metrokoak), amarratze eta deribazio zubiak forratzea; grapak estaltzekoa eta grapak, autobalbulak, terminalak eta abar babesteko antzeko elementuak instalatzea, eta babes edo maniobra elementuak alderantzikatuta jartzea, euskarrien burualdetik behar besteko distantziara. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, amarratze isolagailuak U120AB132 eredukoak izanen dira, metro batetik gorakoak.

• Hegaztiak babesteko balizen bidez seinaleztatuko da linea; hain zuzen ere, ukitutako bilbaduraren bao osoetan jarriko dira, gutxienez 15 m-ko distantziarekin fase bereko ondoz ondoko bi balizaren artean; horrela, albotik, seinaleen arteko ikusmen distantzia 5 m-koa edo txikiagoa izanen da. Kasu honetan, lineak bi zirkuitu dituenez, zirkuitu bakarra balizatu ahal izanen da.

• Obretan sortutako hondakinak bere izaeraren arabera kudeatuko dira, kudeatzaile baimenduei emanda, gai honetan indarra duen legediari jarraikiz.

–Hirigintzaren eta lurraldearen arlokoak:

• Baimen honek lurzoru urbanizaezinean dagoen trazaduraren zatiko eroapen elektrikoa barne hartzen du.

• Baimen honek ez du barne hartzen lurzoru urbanizaezinean dauden edo ezarriko diren beste jarduera zehatz batzuk sare elektrikora konektatzea edo handik hargune hodirik ateratzea.

• Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko bazterretik neurtuta.

• Eginen den jarduketak ukitzen ahal dituen edo jardueraren trabagarri izaten ahal diren azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Bereziki, jarduketak Las Pilas sakanaren ibilguaren polizia eremua ukitzen duenez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena eskuratu beharko da.

• Bete egin beharko dira Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko azaroaren 20ko txostenean Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeari eta gainerako xedapen aplikagarriei buruz ezarritako zehaztapenak:

  • Errepide Sareko zirkulazio bideetako babes guneak, eraikuntza lerroa eta publizitatearen debeku gunea foru lege horrek ezartzen duenarekin bat etorriz mugatuko dira, beren kategoriaren arabera.
  • Foru lege horren 36.1 artikuluaren arabera, eraikuntza guztien eraikuntza lerroa, baita lurpeko eraikuntzena ere, galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik 18 metrora kokatu behar da, gutxienez, NA-8404 toki errepidearen kasuan (Sesmako zeharbidea).
  • Era guztietako kanalizazioak eta kutxatilak zortasun eremuan jarriko dira, ahal dela eremu horren bazterraldean; eremu zelaituaren kanpoko lerroari dagokionez, ukitutako errepidetik 8 metrora dago horien muga.
  • Galtzada mugatzen duen kanpoko lineatik gutxieneko tarte batera kokatuko dira linearen dorreak edo sostengu zutabeak (dorre horien adinako altueran eta 18 metrora bederen, eroriz gero, galtzadan kalterik egin ez dezaten).
  • Errepidearen plataformaren eta kablerik baxuenaren artean geratu behar den gutxieneko garaiera ez da inola ere 7 metro baino gutxiagokoa izanen.
  • Sustatzaileak, NA-8404 toki errepidea (Sesmako zeharbidea) ukitzen duenez, baimen eskaerarekin batera, egindako obrak behar bezala zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du Herri Lan Zuzendaritza Nagusian, baimena eman diezaion.

• Herri Lurren Atalak 2020ko azaroaren 10ean emandako txostenarekin bat, Sesmako Udalak lagatze espediente bat izapidetu beharko luke, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri Lurren Atalaren onarpena lortu. Horretarako, nahitaezko izapideen ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoarekin.

• Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen. Jarduera uzten bada, jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharko ditu bost urteko epean, gehienez ere, eraikuntzak eraitsita eta/edo kenduta. Ildo horretan, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua lehengoratzeko.

• Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharra, bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita edota kenduta. Ildo horretan, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua lehengoratzeko.

3. Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, eremua lehengoratu edo kalteak gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena) 117. artikuluko ondorioak izanen ditu, bertan ezartzen baita lurzoru urbanizaezineko jarduketak baimentzeko prozedura.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen. Beraren aurka espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak ez beste guztiek, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute; errekurtsoa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari aurkeztu behar zaio hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epealdiak ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Azpiegitura Energetikoen Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Sesmako Udalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari («9. Lizarra Hegoaldea» koordinazio unitatea») eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 28an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2101381