35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Zuzkidura-lokala erabiltzeko tasak. Onarpena

Esteribarko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Ollokiko zuzkidura-lokala erabiltzeko tasak.

2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erabakia, abenduaren 9an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen dira.

Esteribarren, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

TASAK

–Zentroaren erabilera lagatzea irabazizko edo merkataritzako jarduera bat egiteko:

  • Laneguna, jaiegun bezperetan salbu:
  • Gela txikia: 9,00 euro ordua.
  • Gela handia: 15,00 euro ordua.
  • Jaieguna edo jaiegun bezpera:
  • Gela txikia: 15,00 euro ordua.
  • Gela handia: 25,00 euro ordua.

–Zentroaren erabilera lagatzea partikularren eskaeretarako:

  • Esteribarren erroldatuak, oro har:
  • Gela txikia: 5,00 euro.
  • Gela handia: 10,00 euro.
  • Esteribarren erroldatuak, 30 urtetik beherakoak, 65etik gorakoak, edo familia ugariak badira:
  • Gela txikia: 2,50 euro.
  • Gela handia: 5,00 euro.
  • Esteribarren erroldatu gabeak:
  • Gela txikia: 10,00 euro.
  • Gela handia: 20,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2101460