35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa 15 egun baliodunean egonen dira ikusgai Udal Idazkaritzan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin bat.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua, betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko dira, eta beteko da bakoitzaren laburpena argitaratzeko tramitea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2021eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2101743