35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Zarrakaztelun, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2101968