35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Bigarren alkateordea kargutik kentzea

2021eko urtarrilaren 14an, Cabanillasko Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:

6. zenbakidun Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 14koa, Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Gustavo Rodriguez Aguadok emana, zeinaren bidez bigarren alkateorde kargutik kentzen baita Esteban Ruberte Minchinela. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatiaren testu osoa:

“Lehena.–Bigarren alkateorde kargutik kentzea Esteban Ruberte Minchinela zinegotzia.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea kargutik kendu den pertsonari eta kargugabetze iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratzea.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Kargugabetzeak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean”.

Cabanillasen, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2101367