35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta abenduaren 31n, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

Sailkapen ekonomikoa

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 124.305,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 2.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 200.231,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5,00 euro.

Guztira: 342.241,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 130.500,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 75.554,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 131.787,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4.400,00 euro.

Guztira: 342.241,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza

Iragarkiaren kodea: L2101298