290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

307E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen eta ordezten baitira lanpostu jakin batzuk Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 494 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Osasuneko kontseilariak apirilaren 26an emandako 96E/2021 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 494 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa). Deialdiaren I. eranskinean lanpostu horien destino zehatza finkatu zen.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak egindako proposamena, non, antolamendu- eta laguntza-arrazoiak direla kausa, proposatzen baita aldatzea merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bidez betetzeko deitutako erizain lanpostu jakin batzuk.

Eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

Lehena. 71322 lanpostuaren destinoko zentroa aldatzea, Berriozarko OOLTa izanen baita, baita 71478 lanpostuarena ere, Azkoiengo OOLTa izanen baita.

Bigarrena. Antsoaingo OOLTan destinoa duen 68478 lanpostuaren ordez, Azkoiengo OOLTan destinoa duen 69251 lanpostua eskaintzea, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan destinoa duten 63076, 63760, 63936, 64291, 65794, 68367 eta 69766 lanpostuen ordez, 0399, 62685, 72213, 72214, 72220, 72221 eta 72222 lanpostuak eskaintza, zentro berekoak.

Hirugarrena. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2021eko abenduaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2117849