29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2021eko aurrekontua.

2021eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1997 Foru Legearen 202.ean xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2101253