2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Untzitibarko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2021eko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Erabaki hori 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 63.750,00 euro |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 10.000,00 euro |
3. kapitulua | Tasak eta prezio publikoak | 4.690,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 123.325,00 euro |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak | 47.245,00 euro |
Diru-sarrerak guztira | 249.010,00 euro |
GASTUAK:
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 17.650,00 euro |
2. kapitulua | Gastu arruntak | 85.870,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 130.385,00 euro |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 15.105,00 euro |
Gastuak guztira | 249.010,00 euro |
Untzitin, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2101173