29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Erabakia 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta jendaurrean egon den bitartean ez denez haren aurkako erreklamaziorik jarri, behin betiko onetsita geratzen da 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak, administrazio-kontratudunak eta lan-kontratudunak

Funtzionarioa.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. (hutsik). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33.

Administrazio-kontratuduna.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Idazkaria. (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %12.

Lan-kontratuduna.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Liburuzaina/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi partziala.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudun langileak.

Deiturak eta izena: Fuertes Martínez, Miguel Ángel. Lanpostuaren izena: Idazkaria. Maila: A. Egoera administratiboa: jardunean. (administrazio-kontratua, bitarteko gisa). Udalak onartutako antzinatasuna 2020ko abenduaren 31n: 28 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Mangado Etayo, María Rosario. Lanpostuaren izena: liburuzaina/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean. Antzinatasuna: 1993ko apirilaren 2tik. (lanaldi partziala, lanaldiaren %54,3).

Deiturak eta izena: Ortega González, Belén. Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatu. Egoera administratiboa: jardunean. (bitarteko gisa, lanaldi osoa). Udalak onartutako antzinatasuna 2020ko abenduaren 31n: 14 urte, 9 hilabete eta 3 egun.

Deiturak eta izena: García Garraza, María Teresa. Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Administrazio egoera: jardunean (bitartekoa, lanaldi osoa). Antzinatasuna: 2005eko apirilaren 7tik.

Iragarkiaren kodea: L2101113