29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 293.000,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 136.000,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 740.750,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 58.280,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 88.000,00 euro.

8.–Finantza-pasiboak: 129.670,00 euro.

Guztira: 1.465.700,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 501.900,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 546.250,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 128.550,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 289.000,00 euro.

Guztira: 1.465.700,00 euro.

Sartagudan, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101249