29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren zerga-tasak 2021. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak onetsi baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, beharrezkoa bada, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Petilla Aragoin, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2101157