29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Emakumearen Udal Kontseiluaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2021eko urtarrilaren 14an:

1. Emakumearen Udal Kontseiluaren Erregelamendua hasiera batez onestea, erabaki honen eranskin gisa jasota baitago, behar bezala eginbidetua.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Kultura eta Berdintasuneko Alorrean (Descalzos kalea 72, 3. solairua; telefonoa: 948 420150). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik gabe, Emakumearen Udal Kontseiluaren Erregelamendua behin betiko onetsi dela joko da.

Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2101147