29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

9/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, betearazteko oinarriaren 9. aldaketa egiteko toki erakunde honen 2021eko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2101255