29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan eta haren Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Bostargi SL

–Jarduera: araztegi berria eta harguneak eta zola egiteko proiektua (hondakin-uren araztegiaren funtsezko aldaketa, Benta Xabi 1en, Benta Xabi 3ren eta Xabi zerbitzugunearen merkataritzako eraikinetan, Luzaideko Benten auzoan).

–Tokia: 1. poligonoko 118. lurzatia, Peko Borda alderdia, Luzaideko Benten auzoan.

Luzaiden, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2101140