29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Leozko Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra 2021erako.

Iragarkia argitaratu zen 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Iragan da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea, eta inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da Leozko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, aipatu manuan xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

173.725,00

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

157.529,98

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

4.207,76

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

52.225,00

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

187.160,40

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

27.836,96

Gastuak, guztira

602.685,10

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

361.244,91

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

3.000,00

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

2.420,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

104.034,73

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

125.540,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

6.445,46

Diru-sarrerak, guztira

602.685,10

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da honako hauek para daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2101256