29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Leozko Udalerriko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez, honen bitartez, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Errege-lamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, deialdi publi-koa egiten da kargu hori bete nahi dutenek, baldin legez eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eskabidea egin dezaten hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Leozko Udaleko bulegoetan aurkez daitezke, bertara joanda, edo egoitza elektronikoan: https://leoz.sedelectronica.es.

Iratxetan (Leotz), 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2101069