29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako ordenantza hau:

Ezkabarteko Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2101177