2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Ezkabarten, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2101106