29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Justizia Auzitegi Nagusiari jakinarazi zaio ezen Etxarri Aranazko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoak uko egin duela eta onartu egin zaiola, eta bat etorriz Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluekin eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoarekin,

ERABAKITZEN DA:

Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek eskaerak aurkez ditzaten Etxarri Aranazko udal bulegoetan, bake epaile ordezko izateko.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2101121