29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren indargabetzea eta tributua kentzea. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa izeneko tributua kentzea, eta indargabetzea Zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (16. ordenantza).

Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2020ko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2koan, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Orain, erabakiaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da (I. eranskina).

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA

“Ikusita egindako proposamena tributua kentzeko eta indargabetzeko Zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (16. ordenantza).

Ikusita Udalaren Kontu-hartzailetzak eta Idazkaritzak emandako txostenak, zeinak espedientean sartuta baitaude.

Betez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako xedapenak, eta ikusirik Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak 2020ko azaroaren 5ean emandako irizpena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa izeneko tributua kentzeko erabakia onestea hasiera batez.

Bigarrena.–Zirkulazioaren gaineko zergaren kargarik ez duten ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (16. ordenantza) indargabetzeko erabakia onestea hasiera batez.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzea, hogeita hamar egunez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izatera igaroko da. Orobat, erabakia indarrean jarriko da testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2. in fine artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bosgarrena.–Behin betiko onespena gertatzearekin batera, aipatutako ordenantza indargabetu egin dela jakinarazi beharko da Ordenantza Fiskalen Erregistroan, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5 artikuluan.

Seigarrena.–Erabaki hau Kontu Hartzailetzari jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Iragarkiaren kodea: L2101138