29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDANO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Barindanoko Kontzejuak, 2021eko urtarrilaren 22an egindako bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

a) Hasiera batez onestea Barindanoko Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra 2021eko ekitaldirako; hasierako aurreikuspenen arabera, izanen ditu 79.950,00 euroko diru-sarrerak eta gastuak.

b) Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarkia argitaratu ondoan herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.

Barindanon, 2021eko urtarrilaren 24an.–Kontzejuko burua, María Yolanda Arana Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101145