29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bertan behera uztea Terraza eta mahaitxoen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bertan behera uztea 9. ordenantza fiskala, zeinak arautzen baititu terraza eta mahaitxoen tasak 2020rako.

Onespenaren erabakia 2020ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da 9. ordenantza fiskala bertan behera uzteko erabakia eta hori xedatzeko testu osoa argitaratzen da; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bertan behera uzten da 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 1. eranskinaren aplikazioa, honako alderdi honi dagokionez: Altsasuko Udalaren EJZ zergan alta emanda dauden ostalaritza establezimenduek eremu publikoan erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak egitea, erabilera publikoko lurrak okupatuz terraza eta mahaitxoekin.

Iragarkiaren kodea: L2101390