289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA-IMOTZ UDAL ELKARTZEA

2021. urteko aurrekontua. Hasierako onespena

Basaburua-Imotz Udal Elkartzeak, 2021eko abenduaren 2ko ohiko bilkuran, hasiera batez onartu zuen 2021eko aurrekontua.

Uztailaren 2ko Toki Administrazioko 1990/6 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz, aurrekontu onartua idazkaritza honetan egonen da ikusgai 15 egun baliodunen epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, bizilagunek eta interesdunek espedientea ikus dezaten eta jarri nahi dituzten alegazioak jartzeko.

Basaburuan, 2021eko abenduaren 10ean.–Lehendakaria, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2117322