289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2636/2021 EBAZPENA, 2021eko abenduaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an onetsi zuen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena, 2021erako birjarpen tasari dagokiona”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen, 2021erako birjarpen tasari dagokiona.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA, 2021eko BIRJARPEN TASARI DAGOKIONA.

2020ko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak, Estatuko 2021. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, bere artikuluetan ezartzen ditu administrazio publikoetan langile berriak sartzeko mugak eta jarduera publikoko sektore jakin batzuetan aplika daitezkeen salbuespenak, bai eta horretarako erdietsi beharreko birjarpen tasa maximoa ere. Zehatz-mehatz, %110eko birjarpen tasa dagokie unibertsitateetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen lanpostuei, aipatutako legearen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2021eko ekitaldian Unibertsitate honetan zerbitzua emateari utzi dioten langile finkoen kopuruaren arabera, lanpostu batekoa da langileen birjarpen tasa, 2020ko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19.Bat artikuluaren 7. apartatuan ezarritako kalkuluaren arabera.

Hori guztia kontuan harturik, beharrezkoa da 2021. urteko lan publikoaren eskaintza onestea, birjarpen tasa aplikatzearen ondoriozko lanpostua barne hartzen duena. 2020ko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19.Bi artikuluarekin bat etorriz, eskaintza baliozkoa izateko, lanpostuen deialdia hiru urteko epe luzaezinean egin beharko da, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari jakinarazi ondoren.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2021eko abenduaren 16an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Estatuko 2021. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2020ko abenduaren 30eko 11/2018 Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onetsi da Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2021eko lan publikoaren eskaintza.

Bigarrena.–Eskainitako lanpostua.

Honako lanpostu hau dago 2021eko Lan Publikoaren Eskaintzan:

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTU ZK.

OLko teknikaria (Komunikazioa)

A

619

Hirugarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan Publikoaren Eskaintza honen ondoriozko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira hiru urteko epean beranduenez, Lan Publikoaren Eskaintza hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Zabalpena.

Erabaki hau helaraztea Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko abenduaren 16an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2117776